'Gogoan dut' liburuaren aurkezpen musikatua egingo dute Amaia KZn
Aritz Galarraga liburuaren egileak berak eta Ibon RG musikariak parte hartuko dute ekitaldian.
Aritz Galarragak Gogoan dut liburua aurkeztuko du larunbat honetan, hilak 10, 12:00etan, Amaia KZn. Aurkezpen musikatua izango da, eta, horrenbestez, Ibon RG musikaria izango du lagun: Galarragak jarriko ditu hitzak eta Ibon RG musika. Aitzondo euskara taldeak antolatu du liburu aurkezpena.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, liburua “memoria ariketa” bat da, idazleak 40 urte bete berritan egindakoak. Horrez gain, “euskal herritar belaunaldi baten isla” ere badela gaineraut du, eta hainbat pertsona liburuko zenbait bizipenekin “identifikatuta” senti daitezkeela.
Ekitaldian bertan liburua eskuratzeko aukera izango da.