Mariasun Quiñonesek agur esan dio Realari
Atezainaren talde berria zein izango den ez du argitu oraindik hondarribiarrak; zazpi denboraldiren ondotik erabaki du klub txuri-urdina uztea.
Mariasun Quiñonesek Reala utzi du. Atzo eman zuen klub txuri-urdinak Hondarribiko atezainaren irteeraren berri modu ofizialean, baita beste bederatzi jokalarirena ere.
Quiñonesek ez du momentuz argitu zein taldetan ariko den datorren denboraldian, baina hainbat hedabidek plazaratu dutenez, Athletic ibil daiteke jokalaria fitxatu nahian.
2014tik 2021era bitartean aritu da Realaren lehen taldean hondarribiarra.