[Galeria] Ezohiko moduan ospatzen ari dira San Martzial eguna
Giro lasaia izan da nagusi goizean zehar San Martzial egun ezohiko honetan. Alarderik ez, baina herritarrak festarako gogoz daudela erakutsi dute, kuadrilla ugari kalera atera dira.
Urteko egun bereziena ezohiko moduan ospatzen ari dira gaur irundarrak. Alarderik ezean, kalera atera dira herritarrak, txuri, gorri eta beltzez jantzita noski, San Martzial egun berezia ospatzera. Tabernen terrazak bete dituzte kuadrillek, goizetik topa egiten ibili dira asko, baina kale gehienak hutsik egon dira.
Goizean goiz lagun ugari dianarekin batera hiriko kaleak dantzan zeharkatu dituzte, zenbait bizilagunek sare sozialetan salatu dutenez. Dena den, orokorrean giroa lasaia izan da goizean zehar Irunen, HITZAk ez du desfileren baten edo lagun talde handien pilaketaren berririk izan. Momentuz, normaltasuna da nagusi.