[Bideoa] Hasi dira ospakizunak Irunen
Sanmartzialik eta alarderik ez den arren, alborada eta dianarekin hainbat herritar atera dira kalera San Martzial Eguna ospatzera goizeko lehen orduan.
Jairik izango ez den arren, alarderik izango ez den arren, herritarrek nola edo hala, ospatu nahi dute San Martzial Eguna, eta goizean goiz alborada eta dianarekin batera, kalera ateratzen hasi dira herritar batzuk, Facebook-eko Somos de Irun si o sí taldetik hartutako irudi hauetan ikus daitekeenez.
Gaur, 12:00etan, Udalbatzak boto betetze ekitaldia egingo du San Martzial ermitan.
Bestalde, 19:00etan, alarde bakar eta feministaren aldeko elkarretaratzea egingo dute, San Juan plazan.