Irungo Sozialistak: "Eskubideak aldarrikatzen jarraitu behar da, kolektiboak jasaten duen beldur eta jazarpenari aurre egiteko"
Atzoko LGTBI Harrotasunaren Eguna dela eta, Irungo Sozialistek gogorarazi dute, EAEn %284 hazi direla sexu orientazio eta identitatearen kontrako delituak.
LGTBI Harrotasunaren Egunaren harira, Irungo Sozialistek LGTBI kolektiboarekiko “babesa eta konpromisoa” azaldu dute. Azken urteetan egindako “aurrerapenak” aipatu dituzte, batik bat Espainian onartutako gay eta lesbianen arteko ezkontza eta prestatzen ari diren Trans Legearen harira. Edozein modutan, kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen jarraitu beharra dagoela nabarmendu du, pairatzen dituen “beldur eta jazarpenari” aurre egiteko. “LGTBIfobia” badagoela esan dute Irungo Sozialistek eta kezkatuta azaldu da “areagotu” delako.
Zentzu horretan, EAEn sexu orientazio eta identitatearen kontrako delituak %284 hazi direla gogorarazi du, eta gorroto delituen %21 direla. Besteak beste, Basaurin Ekain Perrinok jasandako erasoa gogoan izan du.
Kolektiboaren kontrako gorrotoa “ezerezetik” ez datorrela adierazi du PSE-EEk, eta horiek “gorrotoa pizten dute talde politikoen diskurtso eta diskriminazio ekintzen ondorio” direla iritzi dio.
Irunen herritarrek disbertsitate eta errespetuaren aldeko konpromisoa dutela esan dute Irungo Sozialistek, eta udala martxan jarritako bisibilizazio ekintzak txalotu ditu; hala nola, kaleak ostadar kolorez margotzea edota ekainaren 28an ostadar bandera jartzea udaletxean.