Alarde bakar eta feministaren aldeko elkarretaratzea, bihar
Su Txikian talde feministak deitu du elkarretaratzea, 19:00etan, San Juan plazan.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/06/su-txikian.jpeg)
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/06/su-txikian-kartela-osorik-500x708.jpeg)
Su txikian talde feministak elkarretaratzea deitu du.
San Martzial egun handia da Irunen, baina, biharkoa beste urte batez ezohikoa izango da, ez baita Irungo kaleetan alarderik izango. Biharko egunez, Su Txikian talde feministak, ordea, keinu bat egingo dio alardeari, eta elkarretaratzea egingo du San Juan plazan, 19:00etatik aurrera, “jai eta alarde bakar eta feministak” aldarrikatzeko.
Herritarrak animatu dituzte elkarretaratzean parte hartzera.