Teresa Errandonea, azkarrena beste behin
Espainiako Txapelketa jokatu du asteburu honetan. Urrezko dominarekin itzuli da Irunera, hesiz betetako 100 metroak zeharkatzen azkarrena izan baita.
Teresa Errandonea irundarrak gero eta gertuago ditu Tokioko Olinpiar Jokoak. Beste behin azkarrena izan baita asteburu honetan Bidasoa Atletiko Taldeko kirolaria. Espainiako Txapelketan aritu da, oso fin. Lehena izan da hesiz betetako 100 metroetan, txapeldun izendatu dute. Bigarren finalaurrekoan ere azkarrena izan da, 13.18 segundoko markarekin, baina finalean marka hori gainditzeko gai izan da. 13.07 segundotan amaitu du proba, eta hortaz, urrezko dominarekin itzuli da etxera.
Garaipen honekin Olinpiar Jokoetarako puntu gehiago lortu ditu.