Harrotasunaren Egunarekin bat egin du udalak
Aldarrikapenak aintzat hartuta ortzadar bandera zintzilikatu dute udaletxeko balkoian; udal talde guztiek sinatutako adierazpen instituzionala plazaratu du udalak.
Harrotasunaren Egunarekin bat egin eta adierazpen instituzional bateratua plazaratu du Hondarribiko Udalak bere osotasunean. EAJk, Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk sinatu dute, beraz, LGTBIQ+ pertsonen aldeko adierazpena.
Fenomena Kultur Elkartearen lana eskertu du udalak, eta transexualitateari leku berezia eskaini nahi izan dio. Izan ere, udal adierazpenak dioenez, “urte askoan sexu femeninoaren eta maskulinoaren bertsiotik bereizten zen guztia ezkutatuta egon da, gordeta”.
Ildo horretan, Fenomenak “bide horretatik sastrakak kentzen” lagundu nahi duela erantsi dute udal taldeek, eta horretarako, arreta “pertsonengan jartzea” garrantzitsutzat jo dute: “Haiek izan daitezela beren errealitatea azaltzen dutenak, besteok haien estualdiak, historia, arazoak eta lorpenak ezagutu ditzagun”.
LGTBIQ eguneko Hondarribiko Udalaren adierazpena bertan iraku daiteke.