LGTBIQ+ aldarrikapenak, lau haizetara
Harrotasunaren Eguna ospatuko dute bihar Hondarribian Transexualitatea hizpide, transgenero pertsonek bizipen eta esperientziak partekatuko dituzte.
Hondarribiko 2019. urteko LGBTIQ+ Eguna, Arma Plazan. Hitzordu berezia du LGTBIQ+ kolektiboak bihar Hondarribian. Fenomena Kultur Elkartearen eskutik, bihar ospatuko dute LGBtQIA Eguna Kasino Zaharreko lorategietan, 19:00etan hasita. Aurten, gainera, transexualitatea plazara atera nahi du elkarteak eta Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteko kideak eta Carolina Atxukarro trantsizioa egiten hondarribiar aitzindaria izango dituzte bidaide. Lehenik eta behin, hala ere, bandera igoera egingo dute Arma Plazan, 18:30ean. Lanbroa musika taldeak, bestalde, itxiko du ekitaldia. Gonbidapenak ohiko bideetan eskura daitezke.

