2021. urteko eskifaien aurkezpena egin du Hondarribia Arraun Elkarteak
San Joan bezperarekin batera aurkeztu ditu kirol klubak A, B eta emakumeen traineruak; Guadalupeko santutegian antolatutako ekitaldian burutu dute aurkezpena.
Hondarribia Arraun Elkarteak A, B eta emakumeen traineruetako eskifaiak aurkeztu zituen atzo, San Joan bezperarekin batera, Guadalupeko santutegian burututako ekitaldian. 2021. urteko arraun denboraldian lehiatuko diren kirolari guztiek eta entrenaitzaileek parte hartu zuten aurkezpenean.
Aurten ere, eta dagoenekeo 29 urte dira, Hondarribia Arraun Elkarteak bi traineru izango ditu gizonen kategorian: lehena, Eusko Label Ligan ariko da, eta bigarrena, KAE 2 Ligan. Emakumeen ontzia laugarren urtez jarraian Eusko Tren Ligan lehiatuko da.