Iker Arozenak denboraldia utzi beharko du saihets hausturagatik

Datorren denboraldian indar gehiagorekin itzultzen saiatuko dela adierazi du atletak.

Iker Arozenak saihets haustura egin zuen asteburuan

Espainiako sub23 txapelketan, lurreratze txarrak saihets haustura eragin zion Iker Arozenari. Europa sub23an parte hartzeko saiakeretan zebilen irundarra.

Bidasoa Atletiko Taldeak adierazi du Arozena bere markak hobetzen zebilela, Espainiako sub23 pista estalian eta aire librean garaile izan zela oroitarazi dute. Orain, Europa sub23ra joateko prestatzen zebilela azaldu du taldeak. 

Urtea beste era batean amaitzea gustatuko litzaiokeela esan du Arozenak. Itxaropentsu ageri da, eta esan du pena duela Espainiako txapelketan ezin duelako lehiatu, baina “nire lehen sub23 egin dut, badut denbora” nabarmendu du. Hurrengo denboraldian indar gehiagorekin itzultzen saiatuko dela adierazi du. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.