Espainiako Gobernuak 300.000 euroko inbertsioa egingo du Guadalupeko gotorlekuan
Done Jakue Turismo Planaren barruan gotorlekua birgaitzeko diru laguntza onartu du Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak.
Espainiako Gobernuak 300.000 euroko inbertsioa egingo du Guadalupeko gotorlekuan, Hondarribiko PSE-EEren udal taldeak ezagutarazi duenez. Done Jakue Turimo Planaren barruan kokatu du Hondarribiko sozialisten bozeramaile Iosu Alvarezek Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren inbertsioa. Gotorlekua birgaitzea izango du helburu esku hartzeak.
“Santiagoko bideak bultzatzeko proiektuaren baitan dago iniziatiba”, esan du Alvarezek. Europako Batasunak ahalbidetutako Next Generation funtsekin babestuko du Espainiako Gobernuak Santiagoko bidea sustatzeko talka plana, eta guztira, 121 milioi euroko inbertsioa egingo du horretarako.