Asteburuan, COVID-19 kasuen beherakada handia Bidasoan
Irunen eta Hondarribian orotara bederatzi positibo gehiago atzeman dituzte ostiraletik igandera, bi Hondarribian eta beste zazpiak Irunen.
Asteburu honetan, ostiraletik igandera, COVID-19agatik kutsatu diren Behe Bidasoko biztanleak bederatzi izan dira orotara, zazpi irundar eta bi hondarribiar. Aurreko asteburuan (hilaren 11tik 13ra) 41 izan ziren eritasuna hartu zutenak bi herrietan.
Datu horien ondorioz, tasek nabarmen egin dute behera azken egunetan. Beheko koadroan, tasa eguneratuak eta asteburuko kutsatzeak xehetasunekin.
- Irun. Tasa: 144 (hilaren 13ko igandean 207koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 2-2-3.
- Hondarribia. Tasa: 129 (hilaren 13ko igandean 129koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 0-1-1.