Jaizkibel urbanizazioaren gaineko mozioa aurkeztuko du PSE-EEk ostegunean
Hainbat bideren itxiera bertan behera uzteko eta bideozaintzarako ezarritako kamerak kentzeko galdegingo dio udal talde sozialistak udalbatzari.
Hondarribiko PSE-EEren udal taldeak Jaizkibel urbanizazioaren inguruko mozioa aurkeztuko du osteguneko osoko-bilkuran. Hala jakinarazi dute sozialistek ohar baten bidez, eta zehaztu dutenez, besteak beste, ondoko eskaria helaraziko diote udalbatzari: Aginasasi eta Arrutela bideak berrirekitzea, urbanizaziorako sarbide guztietan egindako lanak etetea eta ingurua lehengoratzea, eta bideozaintzarako kamerak kentzea.
Aurtengo martxoan eta maiatzean gai honen inguruko azalpenak ere eskatu zituen talde sozialistak.