Ez-ohiko osoko bilkura egin du udalak kiroldegien ustiapenaren harira
Kiroldegiak kudeatzen dituen Bidasoa XXI enpresari 204.114,86 euroko kalte ordaina emango dio udalak pandemiak eragindako desoreka ekonomikoarengatik.
Gaur, ez-ohiko udalbatzarra egin du Irungo Udalbatzak, gai bakarrarekin: Azken Portu eta Artaleku udal kiroldegiak kudeatzeko eta ustiatzeko kontratuaren berroreka ekonomikoa, eta udalbatzak ahobatez onartu du.
Borja Olazabal Kirol arloko ordezkariak egin du aurkezpena. Enpresak idatzi bat aurkeztu zuen, pandemiak eragindako salbuespenezko egoerak eta aplikatu beharreko murrizketengatik instalazioak ezin izan direla ohiko baldintzetan kudeatu, eta horrek desoreka ekonomikoa eragin duela.
Eskaerak jarraitutako bidetik ondorioztatu dute, bi udal kiroldegiak ustiatu eta kudeatzen dituen Bidasoa XXI enpresari 204.114,86 euroko kalte ordaina eman behar zaiola.
Plenoaren bukaeran, Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi du, hurrengo plenoa aurrez aurrekoa izango dela.