Irungo Udala, Gau Urdinarekin bat
Errefuxiatuen Nazioarteko Egunarekin bat egin du udalak. Larunbatetik igandera bitarte kolore urdinez argiztatuko dute udaletxea.
Osasun langileen lana eskertzeko iaz behin baino gehiagotan argiztatu zuten udaletxea, urdinez ere. Igandeko (hilak 20) Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo Udalak bat egin nahi izan du Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (ACNUR) sustatutako Gau Urdinarekin. ç
Hala, udaletxeko fatxada kolore urdinez argiztatutako dute larunbatetik igandera bitarteko gauean. Horrez gain, ACNURek proposatuta, sare sozialetan argitalpenak partekatzeko deia egin diete herritarrei, ondorengo traolekin: #ErrefuxiatuarenEguna, #GauUrdina edo #Errefuxiatuekin.
Era berean, jasotako zenbait eskariri erantzunez, hilaren 21an (astelehena da) udaletxea kolore berdez apainduko dute, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nazioarteko Egunarekin bat egiteko. Hilaren 23an aldiz, kolore morea hartuko du eraikinak, Draveten Sindromearen Nazioarteko Eguna dela eta.

