'Hackerrak' umorezko antzezlana taularatuko du Nomofobikak konpainiak bihar
"Robotika, adimen artifiziala, datuen lapurreta masiboa, 'cookie'-ak, algoritmoak..." umore klabean jorratuko ditu antzerki taldeak Kasino Zaharrean.
Nomofobikak antzerki konpainiak Hackerrak umorezko antzezlana Kasino Zaharreko oholtza gainera eramango du bihar, ostiralarekin, 19:00etan. Iaz estreinatu zuen taldeak proiektua, eta “robotika, adimen artifiziala, datuen lapurreta masiboa, cookie-ak, algoritmoak…” umore klabean jorratuko dituzte modu horretan.
Sinopsiaren arabera, “gure harremanak egunetik egunera aldatuz doaz: gure lana robotizatzen hasi dira, GAFA (Google, Apple, Facebook eta Amazon) bezalako plataformek komertzio txikia ordezkatu nahi dute. Iraultza baten hasieran gaude: laugarren industria iraultza. Gizateriak inoiz bizi ez duen hori, abiada bizian dator orain”.
Sarrerak 2 euroan salgai daude ohiko bideetan.