Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean ariko dira aurtengo sanmartzialetan
Bi polizien arteko herritarren segurtasunerako operatiboak adostu zituzten atzo, bereziki hilaren 23tik 30erako asterako.
Aurtengo sanmartzialetan Ertzaintza eta Irungo Udaltzaingoa elkarlanean ariko dira, “osasun araudia betetzen dela bermatzeko”, esan du Jose Antonio Santano alkateak. Bi polizien arteko herritarren segurtasunerako operatiboak adostu zituzten atzo, bereziki hilaren 23tik 30erako asterako.
Alkateak eta Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak erantzukizunez eta arduraz jokatzeko eskatu diete irundarrei, “Irunen hain seinalatuak diren egun hauek indarrean dagoen araudia errespetatuz bizi ditzaten, hau da, jende pilaketak saihestuz, aforoak errespetatuz eta segurtasun tarteak gordez”. Horretarako ezinbestekotzat jo dute herritarren laguntza.