Nagore Otañoren omenezko XXXI. Sari Nagusia, asteburuan Jaizubian
120 zaldizko inguruk hartuko dute parte, Euskal Herri osotik etorritakoak. «Probak zorrotzak eta ikusgarriak izango dira, eta gure hirian kalitatezko zaldizkoak eta zaldiak izango ditugu», diote antolatzaileek.
Irungo Jaizubia Elkarte Hipikoak Irungo Hiriaren XXXI. Sari Nagusia ‘Nagore Otaño Omenaldia’ jasoko du asteburu honetan. San Pedro eta San Martzial jaietan egin ohi den arren, aurreratzea erabaki dute antolatzaileek.
Orotara 120 zaldizko inguruk hartuko dute parte, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldetik etorritakoak. «Probak zorrotzak eta ikusgarriak izango dira, eta gure hirian kalitatezko zaldizkoak eta zaldiak izango ditugu», esan du lehiaketako batzordeko kideak.
Probak pita nagusia egingo dituzte, 2018an Gipuzkoako Jauzi Txapelketarekin eta Irungo Hiriaren XXXI. Sari Nagusia ‘Nagore Otaño Omenaldia’-rekin estreinatu zutena. Egun, EAEko pistarik handiena da.
Larunbat zein igandeko hitzorduak 9:00etan hasiko dira, eta 0,50 eta 1,30 metroko jauziak egingo dituzte. Parte hartzaile zein ikusleentzako, ibilgailuentzako aparkalekuak jarriko dtiuzte Txingudi Ikastolako aurreko zelaian eta Urdanibia jauregiaren inguruan.
Jaizubiak 30 urte baino gehiago daramatza omenaldi hau egiten. 2007etik izen aldaketa izan zuen, izan ere, Nagore Otaño zaldizkoa Lasarteko hipodromoan egindako lasterketan izandako istripu batean zendu zen. 2008an hartu zuen egungo izena lehiaketak.