Antzinako kanoiaren berri zuela ezagutarazi du aldundiak
Duela urtebete inguru artilleria piezaren berri zuela jakinarazi du Diputazioak; momentuz, bere kokalekuan utziko dute kanoia.
Ertzaintzak atzo ezagutaraziko antzinako kainoiaren berri bazuela jakinarazi du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak. Duela urtebete inguru ezagutzen dutela kanoia eta kokalekua adierazi dute Diputazioko Kultur departamentuko arduradunek ohar baten bidez. “Eremu horretan urpeko ondare arkeologikoa dagoela dakigu”, adierazi dute. Txingudiko badian izandako “ontzi jarduera handiari” lotutako ondarea da, Diputazioak dioenez.
Hori horrela, “egoeraren analisi orokorra egitea erabaki du aldundiak, eta hain zuzen ere, kainoia itsas hondoko kokaleku horretan bertan uztea ere erabaki du, diagnostikoan aurrera egin bitartean”.