Bihar arte eman daiteke izena Jaitzubiako padurak ezagutzeko irteeran
Tokiko naturak eta apo lasterkaria hobeto ezagutzeko aukera emango dute Aranzadiko Josu Narbarte eta Ion Garin adituek.
Hondarribiko Udalak gogorarazi duenez, Jaitzubiako padurak hobeto ezagutzeko irteera egingo du Aranzadi Zientzia Elkarteak, larunbatean. Tokiko basoaren eta apo lasterkariaren garrantzia gizateratzea bilatzen du txangoak. Parte hartu nahi duten lagunek bihar arte eman dezakete izena ondoko atari digitalean. Larunbatean, hilak 19, finkatu dute hitzordua, Damarrin, 09:00etan.