Trafiko aldaketak Mendibilen
Zuberoa, Juan de Albisu, Gudari, Ignacio Zuloaga eta Vicente Laffite kaleetako zirkulazioaren noranzkoa aldatuko dute datozen egunetan.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, behin Zabaltza plaza eta Zuberoa kalearekiko elkargunea berrurbanizatzeko eta dagozkion seinale horizontal eta bertikala jartzeko lanak bukatuta, datozen egunetan trafiko aldaketak izango dira plazatik Mendibilera sartzeko bideetan. Gainera, inguruko barne zirkulazioa ere aldatuko dutela iragarri dute.
Hala, zirkulazio eraztun batzuk sortuko dituzte auzoaren kanpo eta barne perimetroen inguruan, “inguruko zirkulazioa hobetzeko”. Udalak aurreratu duenez, aldaketa horietako batzuk jada martxan daude.
Policarpo Balzola kalean, Zuberoa kalearekiko gurutzaguneen artean hain zuen ere, ibilgailuek noranzko berean zirkulatuko dute aurrerantzean ere, baina ia gainerako kale guztietan zirkulazioaren noranzkoa aldatuko dute. Hauetan aldatuko dute: Zuberoa, Juan de Albisu, Gudari, Ignacio Zuloaga eta Vicente Lafitte.
Horrez gain, Mendibil parkearen goiko aldean dauden etxebizitzetan sartzeko bideak ere aldatuko dituzte: sarrera Juan de Albisu eta Nicolas Gerendiain kaleen arteko bidegurutzea izango da, eta irteera aldiz, Antonio Viglione kalea.
Txinzer-en edukiontziei dagokionez, kontuan izanik eskuinetik jaso behar dituztela, ondorengo kaleetan jarriko dituzte: Zuberoa kalearen eta Zabaltza plzaren arteko bidegurutzean, Policarpo Balzolan, Juan de Albisun eta Gudari eta Juan de Albisu kaleen arteko bidegurutzean.