Irundik igarotzen diren migratzaileei «herriaren elkartasuna» adieraziko diete larunbatean
Elkarretaratzea musikatua egingo dute larunbatean San Juan plazan, Irungo Harrera Sareak eta Lakaxitak antolatuta.
Irungo Harrera Sareak eta Lakaxita gaztetxeak mobilizazio bat iragarri dute larunbat honetarako, «hemendik igarotzen diren migratzaileei herriaren elkartasuna adierazteko» asmoz. Ez da ohiko elkarretaratzea izango, musikak lagundutako aldarrikapena izango baita. Reparation Posse-k eta bere lagunek giroa jarriko diote arratsaldeari, 16:00etatik aurrera, San Juan plazan.
«Azken urte hauetan Bidasoa inguruan gertatzen ari diren ezbeharrak berriro ere salatzeko beharrean ikusten gara. Euskal Herria harrera herria!», esan dute deitzaileek.