Erdi Aroko Azokaren balorazio "oso positiboa" egin du udalak
Pandemiak baldintzatutako ekitaldia izan arren, "jende asko hurbildu" dela nabarmendu du Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak.
Hondarribiko Udaleko Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak Erdi Aroko Azokaren balorazio “oso positiboa” egin du komunikabideetara igorritako ohar baten bidez. “Azken urteetan Hondarribiko Erdi Aroko Azoka erreferenteetako batean bilakatu da, Eskal Herri osotik jende asko hurbiltzen dela ikusten dugu urtero”, aditzera eman du Serranok. Ildo horretan, aurten azoka formatu txikiagoan egin duten arren, baieztatu duenez, “jende asko hurbildu da”.