Argindarraren faktura berria jorratuko dute Argituren hurrengo tailerrean
Hilaren 23an finkatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako programarako hurrengo hitzordua; 'online' garatuko dute tailerra.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gidatutako Argitu Energia programaren baitan, argindarraren faktura berriaren gaineko online tailerra eskainiko dute hilaren 23an, 18:00etan. Hondarribiko Udalarekin elkarlanean eskainitako tailerra da datorren asteazkenekoa.
Hitzorduan parte hartu nahi duten lagunek aldez aurretik izena eman beharko dute ondoko posta elektronikoan, eta 943 16 41 72 edo 605 75 76 87 telefono zenbakietan. Informazio osagarria bertan eskura daiteke.