Taldekako bigarren postua eta 18 domina Santiagotarrakentzat
Asteburu honetan San Miguel inguruan Eslalomeko Euskadiko Kopako hirugarren proba jokatu dute Irungo Santiagotarrak kirol elkarteko kideek, primeran aritu dira gainera.
Asteburu honetan San Miguel inguruan Eslalomeko Euskadiko Kopako hirugarren proba jokatu dute Irungo Santiagotarrak kirol elkarteko kideek, primeran aritu dira gainera. Taldekako bigarren postua eskuratzeaz gain, 18 domina eskuratu baitituzte: urrezko lau, zilarrezko sei eta brontzezko zortzi.
Haritz Azanzak (K1 juniorrean) urrezko bat eskuratu du, Aitor Iriondok bi (K1 eta C1 kadeetan) eta Urko Zabaletak hirugarrena (K1 beteranoetan) ekarri du. Izar Garcia eta Javier Zabaletak eskuratu zuten zilarrezkoa K1 eta C1 kadeteetan, baita ere Aimar Arana (K1 juniorrean) eta Hasier Rodriguezek (K1 seniorrean).
Brontzezkoa, honako kirolariek eskuratu dute: Edurne Gomezek bi (K1 eta C1 seniorrean, Martin Arruabarrena (K1 juniorrean), Mikel Altuna (K1 seniorrean), Unai Santaruz (K1 seniorrean), Ainara Azanza