Bidasoan, COVID-19 positiboak gorantz asteburuan
Irunen eta Hondarribian ostiraletik igandera hauteman diren positiboak 41 izan dira orotara. Aurreko asteburuan 27koa izan zen kutsatuen kopurua.
Gipuzkoako joera ez bezala, Behe Bidasoan koronabirusagatik kutsatu direnen kopuruak gora egin du asteburuan. Ostiraletik igandera zazpi positibo gehiago izan dira Hondarribian, eta 34 Irunen 41 denera, beraz. Aurreko asteburuan (hilaren 4tik 6ra) 27 izan ziren Behe Bidasoko positiboak. Tasei begiratuta, hilaren 6ko igandearekin alderatuta Irungoa pixka bat jaitsi egin da, eta Hondarribikoa igo.
Jarraian, Irungo eta Hondarribiko tasak, eta asteburuko kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea).
- Irun. Tasa: 207 (hilaren 6ko igandean 212koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 14-12-8.
- Hondarribia. Tasa: 129 (hilaren 6ko igandean 105ekoa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 2-2-3.