Indarkeria sexistaren aurka, matazak
Emeki elkarteak Astigarragako Udalak antolatutako kanpainarekin bat egin zuen larunbatean, Ehuleen Nazioarteko Egunean. Indarkeria matxistak hildako emakumeek utzitako hutsunea agerian utzi dute.
Astigarragako Udalak antolatutako indarkeria sexistaren aurka matazak ehuntzeko kanpainan parte hartu zuen Emeki emakumeen elkarteak larunbatean, Ehuleen Nazioarteko Egunean. Bufanda zati guztiak elkartu eta hainbat metro ehundu dituzte trikota klaseko irakasle eta ikasleek dinamikarako. Genero indarkeriak eraildako emakumeek utzitako hutsunea irudikatzeaz gain, bortizkeria ikusaraztea eta arazoaren gainean sentsibilizatzea du xede. Rosa Gomez poetak Tenerifeko (Kanaria Uharteak) umeen hilketa gogoan idatzitako olerkia irakurri zuten ekitaldian.