[Galeria] Izurrira egokitutako Erdi Arora itzuli da Kasino Zaharra
Goizeko 10:30ean zabaldu ditu ateak Hondarribiko 2021eko Erdi Aroko azoka egokituak. Hogei bat postu bisitatzeko aukera eskaintzen du guneak.
Erdi Aroko Azoka itzuli da Hondarribira. Ezohiko formatuan itzuli da, pandemiari eta osasun neurriei egokituz. Hogei bat postuk bete dituzte Kasino Zaharreko lorategiak gaur goizean, eta hala izango da arratsaldean eta bihar ere.
Auto ilara luzeak izan dira gaur goizean Hondarribiko sarreran. Eguraldi onak eta ezusteko esku hartzeak aireportuko errepidean jendearen etorrera atzeratu du lehen ordutik. Horrek, hala ere, ez ditu kuxkuroak desanimatu eta hamarnaka izan dira bertaratu diren herritar, bisitari eta turistak. Artisau produktuak, jakiak eta arropa eskura zitekeen bertan. Kale animaziorik eta bestelako ekintzarik gabe, azokak bestelako irudi batekin zabaldu ditu aurtengoan ateak.
Azokaren ordutegia 10:30etik 14:30era da goizez, eta 17:00etatik 21:00etara arratsaldez. Ondokoak dira goizak utziko zenbait irudi: