Hiru gizon atxilotu dituzte Irunen, osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta
AP-8 errepidean gelditu zituzten ertzainek asteazkenean, abiadura handian gidatzen ari zirela. Auto barruan haxix kilogramo bat atzeman zuten.
Segurtasun sailak jakinarazi berri duenez, Ertzaintzak hiru gizon atxilotu zituen asteazkenean Irunen, osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta. AP-8 errepidean atzeman zituzten ertzainek, abiadura handian gidatzen ari zirela. Agenteek gelditu ostean, auto barruan haxix kilogramo bat inguru aurkitu zuten.
Atxilotutako gizonek 22, 25 eta 37 urte dituzte. Irungo epaitegiaren esku utzi dituzte.