COVID-19 positiboak eta tasa behera Bidasoan, azken astean
Astelehenetik ostegunera, 33 positibo zenbatu dituzte Bidasoan.
COVID-19 positiboek behera egin dute aste honetan (astelehenetik ostegunera) Osasun Sailak gaur bertan plazaratu duen txostenaren arabera. Tasek ere behera egin dute Irun zein Hondarribian aurreko astearekin alderatuta. Hondarribian zazpi positibo zenbatu dituzte astelehenetik ostegunera, eta Irunen 26. Guztira 33 positibo. Aurreko astearekin alderatuta, nabarmen behera egin dute positiboek, 46 izan ziren orduan.
Jarraian, Hondarribiko eta Irungo tasa eguneratuak, eta aste honetako positiboen bilakaera.
- Irun. Tasa: 197,65 (joan den asteko ostegunean 224koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 8-7-6-5.
- Hondarribia. Tasa: 111,87 (joan den asteko ostegunean 141koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):2-1-3-1.