Pentsiodunak astelehenean bilduko dira berriro
Ekainaren 15ean Adinekoen Kontrako Tratu Txarren Aurkako Eguna dela gogoan izango dute asteleheneko elkarretaratzean.

Pentsiodunen borrokak ez du atsedenik, eta, astelehenean, berriro elkartuko dira, San Juan plazan, 12:00etatik aurrera.
Astelehen honetan, ordea, aipamen berezi bat egingo dute, Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak jakinarazi duenez: ekainaren 15ean Adinekoen Kontrako Tratu Txarren Aurkako Eguna izango da, eta hori gogoan izango dute.
Ohiko segurtasun neurriak hartuko dira pandemia dela eta.