Bihartik dastatu daitezke Erdi Aroko pintxoak
Lehiaketarik egon ez arren, azokarekin bat egin dute Hondarribiko bederatzi establezimenduk. Igandera bitartean eskainiko dituzte mokadutxoak.
Bihartik igandera bitartean dastatu daitezke Hondarribiko bederatzi taberna eta jatetxek prestatutako Erdi Aroko pintxoak. Aurten lehiaketarik egingo ez den arren, Erdi Aroko azokarekin bat egin eta euren establezimenduak girotzea erabaki dute hainbat ostalarik.
Parte hartuko duten tabernak dira, besteak beste: Larra (Txantxito), Tatapas (Arkumea, ogia eta ardoa), Badia (Aitite), Aindire (Aindire), Danontzat (Bufoi gutiziak), Mika (Ionita), Palacete (Atuntxoa), Gran Sol (Pilartxo) eta Rafael (Talo Lao).