Kontsumo baxuko argiteria jartzen ari da udala
Hondarribiko argiztapen sarearen puntu gehiagotara zabaltzen ari dira LED argiak, "iraupen luzeagoa" eta "kontsumo baxuagoa" baitute.
LED argiteria zabaltzen ari da Hondarribiko Udala herriko hainbat puntura, Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duenez. LED argiek “iraupen luzeagoa” eta “kontsumo baxuagoa” dutela nabarmendu du, halaber, arduradunak.
Besteak beste, ondoko eremuetan gauzatu dute aldaketa: Butroi pasealekua, Labreder, Nestor Basterretxea kalea, Baserritar etorbidea, Katalin Erauso , Jaizkibel etorbidea, Santa Maria ateaurrea, Masti, Madalen Gain eta Mendeluko zubia.