Garraio publikorako ia milioi erdi euroko laguntza jaso du udalak
Pandemiaren eta birusaren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien ondorioz 2020an diru sarreretan izandako jaitsiera konpentsatzeko emango dio dirua Espainiako Gobernuak.
Garraio zerbitzu publikoa ematen duten toki entitateentzako diru laguntzen zuzeneko emakida argitaratu du Espainiako Estatuak, eta administrazio onuradunen artean dago Irun. Hortaz, pandemiaren eta birusaren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien ondorioz hiri barruko garraio zerbitzu publikoaren operadoreek 2020an diru sarreretan izandako jaitsiera konpentsatzeko jasoko du dirua. Zehazki, 464.048,04 euroko laguntza jasoko du udalak.
«Gobernuaren laguntza oso garrantzitsua da», esan du Borja Olazabal ordezkariak, «garraio publikoa oinarrizko sektorea baita eta 2020an kalte larriak izan baitzituen alarma egoeraren eta konfinamenduaren ondoriozko murrizketengatik».
2019arekin alderatuta, 2020an IrunBus zerbitzua erabili zuten bidaiaren kopurua %34 jaitsi zen; 1.171.304 erabiltzaile izan zituen guztira (2019an 1,8 milioi lagunek erabili zuten).