Asteburuan, COVID-19agatik 27 kutsatu Bidasoan
Maiatzaren 28tik 30erako asteburuan 32 izan ziren Behe Bidasoko herrietan atzeman ziren kutsatuak. Atzo eta larunbatean, Hondarribian kutsaturik ez.
Ostiraletik igandera (hilaren 4tik 6ra) Behe Bidasoko herrietan COVID-19agatik 27 pertsona kutsatu dira, bi Hondarribian eta 25 Irunen. Joan den asteko asteburuan (maiatzaren 28tik 30era) 32 izan ziren probetan positibo eman zutenak, beraz, beheranzko bidearekin darraite kutsatuek Hondarribian eta Irunen.
100.000 biztanleko tasak behera egin du Hondarribian eta pixkat hazi Irunen, joan den asteko igandekoekin (maiatzak 30) alderatzen badira.
Jarraian, Irungo eta Hondarribiko tasa eguneratuak, eta asteburuko positiboak egun bakoitzeko.
- Irun. Tasa: 212 (maiatzaren 30eko igandean 204koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 13-3-9.
- Hondarribia. Tasa: 105 (maiatzaren 30eko igandean 129koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 2-0-0.