'Hondarribia. Isiltasun garaia' proiektua aurkeztuko dute etzi, Kultur Etxean
Ramon Rubial fundazioak memoria historikoaren gaineko egitasmoaren berri emango du aurkezpenean.
Frankismoaren garaian bizitako 34 hondarribiarren bizipenak bildu ditu Ramon Rubial fundazioak Hondarribia. Isiltasun garaia proiektuan. Eta hori da, hain justu, etzi Kultur Etxean, 18:30ean, aurkeztuko duten egitasmoa, fundazioak jakinarazi duenez.
Elkarrizketatutako 34 lagunek emandako informazioarekin garaiko bizimodua islatu eta aztertu nahi dute. Iosu Alvarez Hondarribiko sozialisten bozeramaileak azaldu duenez, “jende arrunta zen, xumea, eta bizimodu normala zuten”.
Hala, momentuz proiektua aurkeztu behar dute, aterketaren nondik norakoak eta ondorioak aurrerago gizarteratuko baitituzte. Memoria historikoa lantzea da azterlanaren helburua.