[Bideoak eta galeria] "Ahaztezina" izan da finala
Giro ezin hobean bukatu zen Emekiren Emakumeen VI. Pala Txapelketa, larunbatean. Edurne Martiarena eta Idoia Carrera bikote irundarrak jantzi zuen txapela.
Bukatu da Emakumeen VI. Pala Txapelketa. Emeki emakume elkarteak berreskuratutako lehiaketa giro hunkigarri eta ezin hobeagoan iritsi zen finalera larunbatean, Soroetako pilotalekuan finkatutako hitzorduan. Edurne Martiarena eta Idoia Carrera bikote irundarrak eskuratu zuen seigarren pala txapelketaren txapela.
Ikusleek Soroetako harmailak bete zituzten finaleko hiru partidak eta Hernaniko Pilota Eskolako emakume gazteen erakustaldia ikusteko. Txapelketa bukatuta, sari banaketarako ekitaldia burutu zuten, baita mokadutxoa hartu ere. Koplaka adierazi zieten euren esker ona parte hartzaileek Emeki elkarteko kideei. “Ahaztezina” izan da Emakumeen VI. Pala Txapelketaren finala.
Ondokoak dira egunak utzitako hainbat irudi eta bideoak.