Bueltan da Kabigorri: ekainaren 10ean zabalduko dute berriz ere
COVID-19ak eragindako osasun larrialdi egoeragatik hainbat hilabetez pertsianak itxita izan da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa.
COVID-19ak eragindako osasun larrialdi egoeragatik itxita izan da azken hilabeteetan Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa. Bada bertako kideek berriz ere zabalduko dutela adierazi dute, ekainaren 10ean zehazki (osteguna da).
“Bueltan gaude. Zenbat gogo dugun berriro elkar ikusteko!”, esan dute sare sozialen bidez zabaldutako mezuan.