Solas Jolas programak plaza gehiago izango ditu
Eusko Jaurlaritzak aisialdiko jardueretako taldeetako plaza kopurua handitzeko baimena eman berri du, gehienez 10 plaza egon daitezen.
Eusko Jaurlaritzak aisialdiko jardueretako taldeetako plaza kopurua handitzeko baimena eman berri du aste honetan, gehienez 10 plaza egon daitezen. Beraz, neurri honek zuzenean eragingo dio Solas Jolas programari, eta plaza kopurua handitzea erabaki du udalak. Egungo itxaron zerrenden arabera esleituko dituzte plazak.
Esleipen berri honetan plaza lortzen dutenek posta elektroniko bat jasoko dute behin betiko izen ematea egiteko jarraibideekin, eta modu telematikoan egin beharko dira izen emateak, Irun Txartela erabiliz.