COVID-19a: astetik astera aldaketa adierazgarririk ez Bidasoan
Aste honetan, astelehenetik ostegunera, Bidasoan COVID-19agatik kutsatu direnen kopurua 46koa izan da. Joan den asteko epe berberean 40 positibo atzeman ziren.
Aste honetako astelehenetik ostegunera, COVID-19agatik positibo eman dutenen kopurua Bidasoan 46 pertsonakoa izan da, sei hondarribiarrak eta gainontzeko 40ak irundarrak. Joan den asteko epe berberean (maiatzaren 24tik 27ra) 41 izan ziren. Gainera, bi herrietako astetik asterako tasen alderaketan, ez da alde nabarmenik: igo dira, baina oso gutxi.
Jarraian, Hondarribiko eta Irungo tasa eguneratuak, eta aste honetako positiboen bilakaera.
- Irun. Tasa: 224 (joan den asteko ostegunean 217koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 6-9-11-14.
- Hondarribia. Tasa: 141 (joan den asteko ostegunean 129koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):2-1-2-1.