Gazte TEK udako tailerretan izena eman daiteke dagoeneko
Bideo-jokoen diseinuaren, programazioaren eta robotikaren inguruko zenbait tailerren bidez "ekintzailetza sortzailea akuilatzea eta espiritu ekintzailea esnatzea" da helburua.
Gazte TEK udako tailerretan izena eman dezakete gaurtik hilaren 13ra bitartean 8 eta 12 urte arteko haurrek, Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez. Bideo-jokoen diseinuaren, programazioaren eta robotikaren inguruko zenbait tailerren bidez “ekintzailetza sortzailea akuilatzea eta espiritu ekintzailea esnatzea” dela helburua azaldu du Maria Serrano Gazteria departamentuko zinegotziak.
Tailerretan aurrera eramandako jarduera guztiak praktikoak izango direla zehaztu du arduradunak, “intuizio-trersna erabilerrazak aplikatuko dira, trebetasun sortzaileak sustatzen laguntzeko”.
Bertan kontsulta daiteke Gazte TEK tailerren gaineko informazio guztia.