Diru-laguntzen egutegi «zehatza» beharrezkoa dela esan dio PSE-EEk EAJri
GKEek egindako salaketen harira egin ditu adierazpenak sozialisten udal taldeko Iosu Alvarez bozeramaileak; diru-laguntzen egutegiari «malgua» iritzi dio.
Eskualdeko gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) iragan astean publiko egindako salaketen harira, lankidetzarako diru-laguntzen eskaerak burutzeko egutegi «zehatza» finka dezan eskatu dio PSE-EEk EAJren udal gobernuari. «Oso malgua» dela uste du udal taldeak, eta eskatzaileek dokumentazioa noiz prestatu behar duten jakitea oztopatzen die horrek. «Beti data berberean» plazaratu beharko litzatekeela deialdia gaineratu du Iosu Alvarez bozeramaileak.