Bisita gidatuak, Aturri-Bidasoa saria irabazi duten hiru artisten obrak gertutik ezagutzeko
Susana Ferreira, Eduardo Larrasa eta Aiert Alonso artistek eskainiko dute bisita gidatua. Igandean egingo dute, bi txandatan.
Aturri-Bidasoa saria irabazi duten Susana Ferreira, Eduardo Larrasa eta Aiert Alonsoren erakusketa gertutik ezagutzeko aukera izango dute irundarrek, bisita gidatu batzuei esker. Bisita igandean (hilak 6) egingo dute, bi txandatan: lehena 11:30ean eta bigarrena 12:30ean. Bisitak 45 minutuko iraupena izango du.
Artistek berek gidatuko dute bisita, doakoak izango dira, eta talde bakoitzean gehienez 10 lagunek ahalko dute parte harty. Izen emateak eskaerak jaso ahala egingo dituztela aurreratu du Kultura sailak.
Izena emateko, helbide honetara idatzi beharko da, ostirala bitarte, 14:00etan itxiko dute epea.