Bost proiektuk hartuko dute parte Berrikuntza Suspertzeko Programan
Bidasoa Bizirik-ek garatutako programak «enpresetan berrikuntza eta lehia hobetzeko ekintzak sustatzeko zerbitzu teknologikoak finantzatzea» du helburu.
Bidasoa Bizirik garapen agentziak jakinarazi duenez, Irun eta Hondarribiko bost proiektu berritzaile aukeratu dituzte Berrikuntza Suspertzeko Programan parte har dezaten. «Enpresetan berrikuntza eta lehia hobetzeko ekintzak sustatzeko zerbitzu teknologikoak finantzatzea» da helburua. Programan parte hartu duten enpresek 12.100 euro arte jaso dituzte berrikuntzan espezializatutako zentro baten zerbitzuak finantzatzeko, Bidasoa Bizirik-en arabera.
Ondokoak dira hautatutako proiektuak:
- Innventa energia: bizikleta elektriko optimizatu baterako bateria bat diseinatu eta prototipoa egitea.
- Alcad Electronics: UHF wireless irakurgailua diseinatzea RFID etiketak irakurtzeko, ACCURO by Alcad aktiboak kudeatzeko plataformarekin integratuta, eraginkortasun logistikoa hobetzeko.
- DecoDidheya: mugikortasun elektrikorako eskuleku berriak.
- Mecanoplastica: 4.0 informazioa sartzea injekzio-moldeetan, ibilgailu elektrikoentzat.. Mecanohub.
- Iruma, diseinua eta proiektu industrialak: lubrifikazio behartua duten tren zinematikoetarako proba-bankua kontrolatzeko softwarea.