Uranzun erabakiko da Buruz Buruko Txapelketako hirugarren postua
Rezusta eta Zabaletaren arteko neurketa jasoko du Irungo pilotalekuak igandean. Telebista bidez jarraitu ahal izango da.
Uranzu pilotalekuak berriro lehen mailako partida bat jasoko du igande honetan (hilak 6). Buruz Buruko Txapelketako hirugarren postua jokoan egongo da, Zabaletak (Elazkanorekin batera egun binakako txapelduna dena) eta Rezustak jokatutako partidan. 17:15an hasiko dute neurketa, eta soilik telebista bidez jarraitu ahal izango da, ETB 1n.
«Albiste ona da berriro ere Uranzu horrelako txapelketetako egoitzen artean egotea. Ikuslerik ezin da egon oraindik ere, baina, une hori iritsi arte, nabarmendu behar da pilotalekua erantzuten ari zaiela berritu zenetik instalazio honetan jarri ziren itxaropenei, eta horren erakusgarri da Irungo pilotazaleentzat ekitaldi ugari egiten ari direla eta nahiago nuke Irungo pilotazaleek laster gozatu ahal izango balute harmailetatik», esan du Borja Olazabal kirol saileko ordezkariak.