Txingudi Egaindar klubeko senior taldea Senior 1. Lurralde Mailara igo da
Asteburu honetan eskuratutako garaipenarekin lortu dute igoera. «Bi denboraldi bereziren ostean» ezarritako helburua lortu dutela dio klubak.
Txingudi TEK Egaindar klubeko gizonezkoen senior taldeak mailaz igotzea lortu du asteburu honetan, Sima Corazonistas taldeari 34-21 irabazi ostean. Beraz, datorren denboraldiak Senior 1. Lurralde Mailan ariko da talde nagusia. «Bi denboraldi bereziren ostean» ezarritako helburua lortu dutela diote klubeko iturriek.
Igoera lortu duen taldean honako jokalariak aritu dira: Odei Santa Cruz, Ion Thalamas, Aitor Cañas, Odei Lete, Mikel Carrascosa, Jon Jimenez, Ibai Yanci, Gaizka Mendibil, Aitor Isidro, Gorka Thalamas, Andoni Eizaguirre, Markel Garcia, Iosu Lopez, Martin Carrillo, Ander Susperregui. Gorka Lete izan da entrenatzailea, eta hari laguntzen, Ignacio Jimenez aritu da.