Hiriko hamabost klubek udako ikastaroak eskainiko dituzte
16 urtera arteko irundarrek uda honetan askotariko kirolez gozatzeko aukera izango dute.
Uda honetan hiriko 16 urtera bitarteko irundarrek hamaika kirolez gozatzeko aukera izango dute, udako kanpainako ikastaroen barruan. Gaur bertan aurkeztu dute programa Borja Olazabal ordezkariak, San Martzial-Txingudi kirol gunean, egitasmoan parte hartuko duten kluben ordezkariekin batera.
«Kirolak, beste hainbat eta hainbat sektorek bezala, pandemiaren eragina gogor sentitu du, eta albiste pozgarria da, zalantzarik gabe, iaz bertan behera geratu behar izan UDA
kanpaina hau berriz ere bueltan egotea. Gure hiriko klubak esfortzu handia egiten ari dira egoera berriari egokitzeko, eta eskertzekoa da benetan. Programa honi dagokionez, aipatzekoa da gure taldeek izango duten rol garrantzitsua, Irungo haur eta gazteentzako alternatibak eskainiko baitituzte kirolari eta ariketa fisikoari lotuta», esan du Olazabalek.
Hiriko kirol elkarte eta klub ugari batu dira egitasmora, 15 guztira, ondorengoak: Badia TP (tenisa), BAT (atletismoa), Behobia (futbola), Bidasoa (eskubaloia), Central Surf, kiroldegiak (igeriketa), Dunboa (futbola), Irunesa (gimnasia erritmikoa), Jaizubia hipika, Lur Alai (squasha), Mariño (futbola), Padel PIB (padela), San Marcial (futbola), Santiagotarrak (ur bizietako piraguismoa, pista eta arrauna) eta Txingudi Errugbi Taldea.