Presazko esku hartzea egin dute udal zerbitzuek Llobregat aldapan
Kosta eta Arkolla auzoak lotzen dituen bidean agertutako zulo baten harira ingurua aztertu eta egokitze lanetan ari da udala.
Hondarribikok Udalak jakinarazi duenez, presazko esku hartzea burutzen ari dira Arkolla eta Kosta auzoak lotzen dituen Llobregateko aldapan. Zulo bat agertu dela-eta egoera zein den aztertzen ari dira udaleko zerbitzu teknikoak. Udaltzaingoak larunbat iluntzean bidea itxi zuen arren, bestelako neurriak hartuta berriz ere zabaldu dute bidea.
Gogoratzekoa da bi luizi izan zirela eremu horretan abendua eta urtarrila artean.