Joan den asteburuan baino zortzi COVID-19 positibo gutxiago Bidasoan
Hilaren 21etik 23rako asteburuan 40 kutsatu izan ziren Bidasoan, eta honetan 32. Irungo eta Hondarribiko tasek behera egin dute astetik astera.
Joan den asteburuan (hilaren 21etik 23ra) COVID-19agatik 40 kutsatu izan ziren Irunen eta Hondarribian, eta honetan (hilaren 28tik 30era) 32 izan dira, zortzi gutxiago beraz Hala, ostiraletik atzora arte lau positibo gehiago atzeman dira Hondarribian eta 28 Irunen. Astetik astera jaitsi egin dira bi herrietako 100.000 biztanleko tasak.
Jarraian, herriz herrikako tasa eguneratuak eta asteburuan izandako kutsatze berriak.
- Irun. Tasa: 204 (hilaren 23ko igandean 244koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 13-8-7.
- Hondarribia. Tasa: 129 (hilaren 23ko igandean 182koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 1-2-1.